Apirilaren 3tik Maiatzak 31ra Udalak antolaturiko lorezaintzari buruzko kurtsoa dela eta, etxeetan ezinbestekoak diren usain gozoko bost landare aurkezten dizkizuegu, batetik beraien lurrinagatik eta bestetik sukaldean erabilgarriak direlako.
Gure etxeko terrazan edo leiho ertzean jarri ditzakegu, hala ere landareak erosterakoan garrantzitsua da ekologikoki hazitako landareen ziurtagiria izatea. Horrela, argi izango dugu pestizida edo gai kimikorik gabeko hazkuntza izan dutela, eta sukaldean garbitu gabe erabiltzeko aproposak direla.
Garrantzitsua da erabilitako substratua eta ongarria hazkuntza ekologikorako egokiak izatea. Gaur egun hiri-baratzetara egokitutako produktu asko aurkitzen ditugu salgai merkatuan.
Gehien erabilitako landareen artean ezkaia aurkitzen dugu, gisatu eta eztulari aurka egiteko infutsioetarako oso egokia. Eguzki asko behar du eta hotzari ongi eusten dio, tarteka ureztatu behar da erromeroa bezala, bikaina infusioetarako, edo salbia gozogarri moduan asko erabiltzen dena. Zaintketari dagokionez bi landare hauek antzeko ezaugarriak dituzte.
Menden taldean, txokolate menda eta mendafina aurkitzen ditugu, eguzki askoko lekuak eta ureztatze ugaria behar dituzte. Arazo nagusia landare inbasiboak direla, beraz beste landareen ondoan ipintzerakoan kontuz ibili behar da.
Iruzkinak . Zure iruzkina egin
Ez dago iruzkinik