Lorategi bertikal baten onurak eta gure etxean egiteko pausuak

Lorategi bertikalak onura asko dituzte: osasunerako, zuzenak, zehartakakoak eta erabilgarriak, beste batzuen artean. Gainera, eraikinetarakoa eta gure etxeko txokoak era polit eta ekologiko batean apaintzeko oso erabilgarriak dira.

Osasunari dagokionez, onura hauek azpimarratu ditzazkegu:

  • Estalki begetal baten metro karratu batek, pertsona bate urte oso batean behar duen oxigenoa sortzen du.
  • Estalki begetal baten metro karratu batek 130 gramo hauts harraptzen ditu urte batean.
  • 4 solairuko eraikin batek (60 metro karratu) aurrealde begetal batekin urtean 40 tona gas kutsakor hartzen ditu.
  • 4 solairuko eraikin batek aurrealde begetal batekin, 15kg metal astunak hartzeko eta prozesatzeko aukera du.
  • Isotzaile begetal batek soinu-kutsadura 10 dezibel murritzeko aukera du.

Erabilgarritasunak handiak dira ere: eraikinaren balioa handitzen da lorategi bertikal bat jartzeagatik edota harresi berde baten moduan funtzionatzea, grafitiak eta ekintza bandalikoak murriztuz.

Gainera, aukera on bat da ere, espazioa eta denbora aurrezten delako, beste gauzen artean, belar txarrak ez direlako kendu behar. Dirua aurrezteko aukera egoki bat dira ere, udan eraikin barruko temperatura 5 gradutan jeisteko aukera dutelako eta neguan, tenperatura mantentzeko. (500 euro urtero aurrezteko aukera dago, metro karratu batekiko.)

Ura aurrezteko egokiak dira ere, ureztaketa zirkuito itxi bat jartzeko aukera ematen dutelako.

Gauza guzti hauek kontutan hartuta, lorategi bertiakl bat nola egin daitekeen azaltzea garrantzitsua eta erabilgarria iruditzen zaigu. Horretarako Ferrovialen blogean emanten dituzten pausuak jarraituko ditugu.

  1. Lorategi bertikal bat, horma, balkoi edo terraza batean ipini daiteke. Normalean horma iragazgaiztu behar da.
  2. Zure pareta neurte eta erabili behar dituzun euskarriak eta lorategi-euskarriak erabaki. Adibidez; gauza ezberdin bat egin dezakezu, plastikozko kanaletak erabiliz, paletetan potoak ipiniz, etab. Oso erabilgarriak dira ere fieltro poltsak, hauekin hormak ez dituzulako iragagazgaitu behar.
  3. Egitura paretan jarri alde batetik bestera. Kanaletak erabiltzen badituzu, alboetan tapak jartzeaz oroitu, lurra ez erotzeko.
  4. Zure lorategia ureztatzeko ureztatze-tutu bat erabili dezakezu, tanta-erortze moduan ureztatzeko. Modu honetan, gohian jarriz gero, beherago dauden landare guztiak ureztatuko dira ere.
  5. Lorategi hauetan landariak zein barazkiak landatu daitezke.

Pausu guzti hauek jarrituz gero, lorategi bertikal bat egiteko gai izango zara. Anima zaitez!

Ferrovial Zerbitzuak bere postan landatu ditzazkegun loreak ere gomendatze digu: Otsababak, Sedum, Geraneoak, Iratxeak edota japoniar irisak.

Nor animatzen da horrelako bat bere etxean egiten?

>>Argazkiari buruz: Madrileko CaixaForumen dagoen lorateki bertikaleko argazkia da, Patrick Blancek egina. Gaur egun, Ferrovial Zerbitzuak zaintzeaz arduratzen da. 
 

singulargreen.com-en ikusita

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko