"Milioi bat klimarendako" proiektua

Patrick Geddes aktibista eskoziarra zion moduan, "pentsatu orokorrean, jardun tokian" pentsamoldearekin lan egin behar dugu klima aldaketari aurre egiteko. Ideia honekin "Milioi bat klimarendako" proiektua jaiotzen da. Proiektu honen ideia eguneroko gauza txikietaz kontzientziatzea da, ekintza guztiak talka handia baitute klima aldaketan.  

"Milioi bat klimarendako" webgunearen bitartez, edozein pertsona, enpresa, instituzio, GKE, etb. ekarpenak egin ahal dezakete klima aldaketaren aurrean beren konpromisoa adierazteko.

Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketaren parteen Hogeigarren Konferentzia ospatuko da aurten Parisen. Bertan, 198 herrialde elkartuko dira elkartasun gakoak bilatzeko eta akordio internazional berri bat burutzeko, Kiotoko Protokoloa ordezkatzeko. Hortxe bertan, konpromezu guztiak aurkeztuko dira klimaren inguruan. (#PorElCambio).

Hogeigarren konferentzia hau, oso garrantzitsua izango da klima aldaketaren aurrean gizatasunak duen etorkizuneko borrokan. Estatu nagusiek eta gobernuek ezin dira bakarrik egon. Gizarte guztiaren ekintzak eta konpromesoak beharrezkoak dira lortu behar diren akordiak behar duten garrantzia izateko. Hori dela eta, bilduko diren milioi konpromesoekin sostengua adierazi nahi zaie.

Entitate asko dira jadanik proiektu honi atxikitu direnak, horien artean, Ferrovial.

Proiektua Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak Fundación Biodiversidadearen eskutik bultzatuta dago. Ekimen honetan ere: Save Horizon, Ecodes eta ineco daude sartuta.

Zein da zure konpromesoa?

Pertsona eta entitate guztiak klima aldaketaren aurrean borrokatu behar dugu. Zer egin dezakezu zuk arazo honi aurre egiteko?

Webgunearen bitartez, zein engaiamendutan zure harri-koskorra ekarriko duzun adierazi ahalko duzu. 6 kategoria daude osotara: energia, ura, mugikortasuna, kontsumoa, birziklapena eta karbono oinatza.  Eta konpromesoak oso xumeak dira; eskailerak erabili, igogailua erabili beharrean. Bazenekin igogailu baten argiaren kontsumoaren %75, kabina argiztazeko dela eta gainontzeko %25 soilik igogailua mugiarazteko?

Anima zaitez eta parte hartu!

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko