Berriak Ver más noticias

2015ko Baranaingo festen ondorengo balorazioa

Baranaingo festak bukatuta, esan dezakegu garbiketa lanak normaltasunez jardun dutela eta ezarritako helburuak bete direla.

Hondakin kopuruan eragile nagusia, tenperatura da. Tenperatura handiekin, gero eta hondakin gehiago. Batez ere, plastikoa eta beira, edari gehiago hartzen direlako.

Hori dela eta, aurten beira botilak eta plastiko mota ezberdinak izan dira gehien bildu diren hondakinak. Hondakin hauekin, batez ere beirarekin, CESPAko langileek makinen aurretik joan behar dira hauek kentzeko,eta horren ondorioz, lana asko mantsotzen da.

Aurtengo datu deigarri bat izan da, igande goizeko 5.30tan egiten zituen 22 graduak. Hau da, hondakin asko egongo zenaren seinale. Nahiz eta pentsatu datu hau ez dela erabilgarria, CESPAko langileentzat oso baliotsua da, lanaren aurreikuspen bat egiteko erabiltzen baitute.

Beste datu interesagarri bat izan da, pertsonen kokapena festetan zehar. Aurreko urteetan parkea zen tokirik erabilgarriena eta aurten, Udaleko enparantza izan da. Jende kopuru gehiena, hirialdearen zentrutik ibili da. Igandean adibidez, Udaletzeko enparantzan 6.000 kilo zabor bildu ziren.

Aurreko urteko esperientziarekin eta aurretiko egunen egoera ikusita, igandean 20 langile aritu ziren garbiketa lanetan. Igande arrunt batean, langile bakar bat da larunbateko zonalde zikinenaz arduratzen dena.

Hiritarren laguntza zaborra biltzen eta festetarako ipinitako zakorrontzien ondoan uztea, asko eskertzeko da. Aipagarria da ere, CESPAko langileek lanean asten zirenean, ez zutela inolako arazorik izan oraindik festetan zeunden pertsonekin, gizatasun handia erakutsiz.

Guztion laguntzarekin, Baranaingo Festetan garbiketa lanak arrakastatsuak izatea lortu dugu. Denon artean, Baranainen bizitzeko toki eder bat lantzen ari gara.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko