Berriak Ver más noticias

Baranaingo Udaletxeak solasaldiak antolatu ditu enparantzetako bizilagun guztiekin

Baranaingo Udalaren Hirigintza sailetik solasaldi batzuk prestatu dituzte enparantzetako bizilagun guztiekin.
Solasaldi hauen helburua Hirigintza saileko arduradunarekin, Consuelo de Goñi eta Oihaneder Indakoetxea alkate andrearekin batera, bizilagunek enparantzen azpiegitura eta hauen erabilera errealei buruz iritzia emateko aukera izatea da,

Gaztainondo enparantzeko bizilagunak izan dira solasaldi hauetan parte hartu duten lehenengoak. Proposamen ezberdinak egin zituzten:

  • Egoera txarrean edota zuhaitzak esaltzen dituzten kale-argien berrikuspena

  • Egoera txarrean dauden saskibaloien saskiak aldatzea

  • Saskibaloi pista berriz margotzea

  • Euria egiten duenean pista ez irristatzeko irtenbide bat bilatu

  • Txikien parkearen zorua berrikustea

  • Zebra-bide berriak ipintzea

  • Portalen ondoan aparkalekuak ipintzea kamilekin atera behar diren pertsonei aterabidea errazteko.

  • Kirola egiteko tresnak jartzea

  • Bainu-publikoak jartzeko aukera aztertzea

Bizilagunen ideiez gain, lakuko kuboaren erabilerari buruz galdetu zitzaien eta honen moldaketa ingurumenarekin nola ikusten zuten jakin nahi izan zuten ere udaletxetik.

Consuelo de Goñi zinegotziak guztion partaidetza eskertu zuen eta idei guztiak jaso zituela zin egin zuen. Gainera, ahalik eta laisterren martxan jarri nahi dituztela esan zuen. Bileran bertan, makalak aldatzeko asmoa dutela jakinarazi zien bizilagunei.

Dena den, Hirigintzako zinegotziak bizilagunei oroitu zien, ezin direla aldaketa handiak egin plazan, martxan dagoen enparantzako parkineko auzia dela eta.

Hurrengo bilera Merkatal Hiribideko bizilagunekin izango da, Iparreko enparantzatik Nelson Mandela enparantzaraino dauden bizilagun guztiekin.

Bestetik, de Goñik asteartero hiritarren ideiak, kexak eta iradokizunak hirigintzaren inguruan entzuteko asmoarekin bere bulegoan egongo dela esan zuen, 10:00tik 12:00ra bitarte.

Baranain Infocititik oso ekimen ona iruditzen zaigu, parte-hartze mota guzti hauek, gure webgunea Infociti bezala, Baranain toki egoki bat bizitzeko egitea lortuko dutelako.

Iturria: Plazaberri.org
Albistearen irudia: Gaztainondoen enparantza, Joxe Lacallerena Plazaberri.org

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko