Berriak Ver más noticias

Baranaingo Neguko plana martxan dago

Azaroaren erditik Neguko Plana martxan dago sortu daitezkeen izozteei eta elurteei aurre egiteko. Cespa S.A.-k, Barañaingo Udalarekin eta Udaltzaingoarekin batera, lan egiten dute izozte eta elurte abisuak egotekotan, prebentzio eta zuzengarri neurriak ezarteko. 

Hurrengo egunetarako eguraldien aurresanak diote izozteak eta elurteak egon daitezkeela, hori dela eta, Udalak erne egoteko abisua eman digu. Ondorioz, erraminta eta ibiligailu guztiak prest ditugu presaka jardun behar bagara asteburu honetan. 

Cespa S.Ak 24 orduz alertan du ibilgailu bat elur-xaflarekin eta gatza botatzeko aukerarekin, ibilbide nagusiak eta ibiligailu-zirkulazioen kaleetatik pasatzeko. 

Elurtearen arabera, lehentasun ezberdinarekin lan egiten da, kale nagusietatik hasiz eta ondoren beste kaleetan lan eginez, beti udaltzaingoak ematen dituen ildoen arabera. Laguntza-talde hau lanean hasten da Udaletxeko arduradunek beharra ikusten dutenean; egoera behin aztertuta, dena martxan jartzen da. Nafarroako Gobernuak mezuz abisatzen du ere brigada guztiari eguraldien aurreikuspenei buruz.

Alerta martxan jartzen bada, aipatutako laguntza-taldeaz gain, CESPA S.A.k behar diren giza-baliabide guztiak eta dauden material guztiak eskura jartzen ditu kale garbiketako zerbitzurako, elurra kentzeko eta gatza botatzeko oinezkoentzako bideetan. Langileen lana batez ere, eskoletako eta zerbitzu publikoen sarbideak garbitzea da. Hauxe bukatzen dutenean, Udaleko arduradunek emandako irizpideen arabera, udalerriko gainontzeko zonaldeak garbitzen dira oinezkoentzako pasabideei lehentasuna emanez, erorketak sahiesteko. 
CESPA S.A.ko langileek 7.000 kilo gatz jarriko dute zerbitzurako, beste materialez gain: xafla bereziak bideak egiteko ezpaloi eta oinezkoentzako bideetan, gatza eskuz banatzeko gailuak, gatz sakuak eramateko ibilgailuak, neguko gurpilak zerbitzuko ibilgailuetan, etab. 
Kale garbiketako langile guztiak, arduradunarekin eta zerbitzuko gunearen arduradunak ere, formakuntza berezia jasotzen dute Neguko Planerako: ergonomia, nola lan egin izozteekin zoru buztia edo lehorra baldin badago, etab.

Eragile guztien artean komunikazioa zuzena eta arina izatea beharrezko da, denen artean modu eraginkor batean lan egiteko eta behar diren zonaldeei lehentasuna emateko istripuak sahiesteko.

Dudarik gabe, Udalak berak jartzen dituen zerbitzuak eta kontratatuak dituztenak anitzak dira eta aurre antolaketa egoki bat dagoenez, Babes Zibilari kasu eginez, alerta egoera bati aurre egiteko dena prest dago. Dena den, garrantzitsua da erakunde publiko eta instituzioek ematen dizuzten aholkuak jarraitzea eta arreta handiz ibiltzea. 

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko