Gaur Baranaingo festak hasten dira, 5 egun festaz gozateko.
Txupinazoa botako da Udaletxe plazan 19.00tan eta horrekin batera festak hasiko dira.
Udalbatza berriak esaten duen moduan, aurten gazteei eskainiko zaie egitarauaren zati garrantzitsu bat: hiru diskoteka ibiltariak –horietako bi herriko DJ gazteek antolaturik-, eta arratsaldeko herri-jolasen hiru saioak –ostiraletik igandera, Lakuko parkean.
Aurten ere, berriro ospatuko dira zezen ikuskizunak, jarduerarako egokitu den gune berri batean: Sahats plazan, ekainaren 26, 27 eta 28an.
Festetan egon arren, gure nahia beti bezala, urte osoan zehar egiten dugun moduan, kaleak garbiak mantentzea da. Hori dela eta, festa egun guztietan garbiketa zerbitzuak biziagotuko ditugu. Dena den, festa aurreko egunetan ere, lan zehatzak egiten ditugu, hala nola, edukiontzi berriak jartzea, zonalde berriak prestatzea ekorketa eta ureztaketa mekanikoa.
Aurreko urteetan bezala, giza eta tresna baliabide gehiago erabiliko ditugu Baranaingo kaleak garbitzeko.
Goizeko 6etan hasiko gara kaleak garbitzen eta eguerdirako dena prest izango dugu, hiritarrek festaz ahalik eta azkarren disfrutatzeko. Beharrezkoa izatekotan, gure lan orduak luzatuko dira, zonalde guztiak garbiak utzi arte.
Gure nahi handiena Baranaingo hiritar guztiak urtean zehar egiten duten moduan, kaleez eta zonalde guztietaz disfrutatzea da. Hori dela eta, edozein gauza ikusten baduzue, gure webgunea erabili dezakezue iradokizunak edo gertakariak uzteko. Horrela, ahalik eta laisterren gertakariari erantzun bat emango diogu.
Iruzkinak . Zure iruzkina egin
Ez dago iruzkinik