Urte berrirako asmo berdeak

Otsailean gaudela badakigu, eta urte hasiera jadanik hasi dela ere, aldapa bat eta guzti pasa baitugu, urtarrilekoa, baina urtea joan ahala, momentu egokia dela uste dugu asmo berdeak martxan jartzeko eta urte jasangarri bat izateko. 

 
Elikadura jasangarria.
Ba ahal zenekien elikadura gure egungo aktibitateen artean hondakin gehien sortzen duena dela? Holaxe esaten du FAOk, esanez ere, botatzen eta modu desegoki batean erabiltzen dugun janari guztiarekin munduko gosea deseuztatu genezakela.

Elikadura jasangarri bat izateko, pausu txiki batzuk segitzea besterik ez da behar: 

  • Kalitatea kantitatea baino garrantzitsuago izatea.
  • Hemengo produktuak kontsumitzea, lekualdaketak murritzen baitira eta aldi berean ere, kontsumoaren energia. 
  • Oso bilduta dauden produktuak ez erabiltzea
  • Alden guztia berrerabiltzea, izozkailuan sartu jan behar ez dugun guztia.
  • Erosketetara oihalezko poltsa eramatea. 

Energia kontsumoa.
Kontsumitzen dugun energia gehiena baliabide naturaletatik datoz berriztagarriak ez direnak. Gainera, energia lortzeko prozesuak talka handia egiten dio ingurugiroari eta kutsadura arazoak ere sortzen dira. Nola sahiestu genezake? 

  • Kalefazioaren eta aire egokituaren termostatuak erregulatzea. 
  • Argiak itzaltzea behar ez direnean eta ahal denean ere tekonologia LED erabiltzea. 
  • Egunean zehar eguzkiaren argia eta beroa aprobetxatzea pertsianak igoz; gauetan pertsianak jeistea beroa mantentzeko. 
  • Ekipo elektronikoak itzaltzea erabiltzen hari ez direnean. 
  • Sukalderako etxe tresna guztiak eraginkortasun energetiko altukoak izatea.

Etxe jasangarria. 
Altxatzen garenetik eta ohera joaten gareneraino, baliabide naturalak kontsumitzen ari gara, hori dela eta, jarraibide batzuk segitzea gomendatzen dizuegu, etxe jasangarri bat izateko: 

  • Uraren erabilera egokia; platerrak garbitzeko gailua erabiltzea eskuz garbitu beharrean. Ur gutxi dugu lurran!
  • Produkutu kimikoen erabilera murriztea etxeko garbiketan. Limoia, ozpina, ura, bikarbonato sodioa, etab. zure aliatu berriak izango dira. 
  • Berziklatu.
  • Produktu naturalekin edota berziklatuekin apaindu. DIY batekin hasi zaitez! Haztegietan hazten diren landareak erabili dezakegu ere etxea apaintzeko. 

Mugikortasun jasangarria. 
Garraio publikoa eta bizikleta erabiltzea oso gomendagarri da. Ibiltzea ere oso aukera ona da kotxea hartu beharrean. Era honetan, gasa kutsakorrak ez dira atmosferara bidaltzen eta gastuak murrizten laguduko duzu ere. Eta ibilitzeko aukera aukeratzen baduzu, zure egoera fisikoa eta emozionala hobetuko duzu!

Zein asmo uste duzue errezena dela aurrera eramateko?

blog de residuos, la cuarta Rtik hartuta

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko