Berriak Ver más noticias

PARTE-HARTZE FOROA: TXAKUR PAPERONTZIEN KOKAPENERAKO PROPOSAMENA

Barañaingo Udalean eta Infociti Barañain web gunean jasotako hainbat iradokizunetara erantzuna ematearren, egun herrian dauden hiru txakur-aisiarako espazioetatik kanpo txakur paperontzien kokatze proposamen bat egiteari ekin zaio.

Eransten den proposamena txakur-kontzentrazio altua duten eremuak kontutan hartuta egin da, baita eraginpeko eremuetan banatuta egotea ere, ahalik eta modu eraginkorrenean eta jasangarrienean egiteko asmoz eta zerbitzurik onena herritarrei ematen ahaleginduz.

Parte-hartze foro honetara Barañaingo herrian erroldatutako txakurren jabeek parte hartzera deituta daude, behin betiko txakur-paperontzi kokapen proposamena egin ahal izateko haien beharrak eta iritziak kontutan hartuz.

Horregatik, txakur-paperontzien jartzearekiko gaian interesatuta dauden pertsonak parte hartzera eta haien kokapen-proposamenak ekartzera gonbidatuta daude bertan eztabaidatzeko eta kontutan har daitezen.

Parte-hartzeko foroa asteazkenean, 2015eko Apirilak 22an, 18:30etatik 20:00etara ospatuko da, Barañaingo Udalaren erabilera anitzeko aretoan.

Sarrera, Udaletxearen kanpoan albo batean kokatutako atetik izango da, Barañaingo Udalaren erabilera anitzeko aretorako sarbidea ematen duena.

Mapan txakur-paperontzien kokaleku zehatza argitasunez ezin denez ikusi, argazkia handitzeko aukera ez duelako ematen, ondoren proposatutako  txakur-paperontzi bakoitzaren kokalekua zehazten da:

1. Comunidad de Catalunya eta Comunidad de Castilla la Mancharen arteko barruko plaza.

2. Comunidad de Canarias y Comunidad de Baleares artean dagoen barneko plaza.

3. Lur Gorri zonaldeko plaza.

4. Gaztainondoen plaza.

5. Comunidad de Andaluza kalea Parque de la Constitución ondoan.

6. Comunidad de Euskadi kalea Parque de la Constitución ondoan.

7. Comunidad de Cantabria kalea eta Laku handiaren arteko uhartea.

8. Rascacielos etorbide.

9. Comercial etorbidea eta Central etorbidea arteko barneko zonaldea.

10. Zumarren plaza.

11. Miluze zubia kalea eta Iruñea etorbideko bidegurutzea.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

2015/04/18 Maria pilar(e)k dio: Las papeleras son necesarias, pero lo importante es que se utilicen. Quiero comentar la suciedad y porquería que se acumula en los jardines interiores de Parque Belagua, varios vecinos hemos llamado tanto a la empresa como al Ayuntamiento y sigue igual,en el jardín que está detrás de Av Central, hace mas de seis meses que no entran. Tenemos fotos y vídeos que si me deja el programa los enviaré. Gracias por esta oportunidad

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko